Laikotasunaren aldeko adierazpena

Redes Cristianas


Inprimatzeko bertsioa

Redes Cristianas, komunitate kristau-katolikoaren eta gizarte zibilaren parte den aldetik, bi arloon arteko independentzia, begirune eta lankidetzaren alde dago eta Estatu laikoa defendatzen du, gaur egungo konfesionaltasun ezkutua gainditu eta Ebanjelioak bakarrik inspiratutako Eliza lortzeko, Estatuaren aldetik inongo tutoretzatik libre.

Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak, 1979ko Itunetan oinarrituta, biak banatzeko oztoporik handiena izan direla ohartuta eta inguru katoliko eta ez katolikoetan ezinegon handia sortzen dutela jakinik, Redes Cristianas –ek argi azaltzen du bere jarrera eta hala nahi duten pertsona edo erakunde guztiei bat egiteko gonbitea luzatu.

Laikotasuna aurrera joatea kontu positibotzat hartu behar da. Gizadi osoa , poliki bada ere, heldutasunerantz joatea da, aniztasunaren kulturarantz, ezberdina begirunez ikusterantz, askatasun guneak sortze alderantz, ideologia, fededun zein ez, filosofiko edo erlijioso guztien arteko elkarrizketa posible egin arte. Gune publiko hau bermatu dezakeen bakarra Estatua denez gero, laikotasunak Estatua libre behar du bere burua egia bakartzat ezarri nahi duen edozein irakaspen erlijioso edo ikuskera filosofikotik.

Jarrera hau abiapuntu hartuta:

1.Estatu espainiarraren eta Vatikanoren arteko 1979ko Hitzarmenak salatu egiten ditugu. 30 urte daramatzate indarrean eta ez dugu berritzea proposatzen, katolikotasunaren pribilejio konfesionaleko egoeran sortuak izanik, gaur egun gizarte erlijiosoki anitz eta zabal sekularizatuari eragiten baitiote eta hiritarren arteko elkarbizitzan eragiten duten gatazka askoren sortzaile baitira. Beraz, Elizaren eta beste konfesio erlijiosoen menpean diren erakundeei eskatzen diegu zuzenbide zibilaren esparruan sar daitezela, hau baita Estatuaren jardun soziatiboa arautzen duena.

2.Laikotasun betearen aldeko apustua egiten dugu, arlo politikoa eta zibila erlijiosoarekiko autonomoak direla aitortzen duena eta Eliza eta Estatuaren arteko erabateko banaketarantz doana, eskubide eta betebeharretan berdinak garela aitortuz, pribilejio eta abantaila eklesiastikorik gabe eta denoi oinarrizko askatasunak gauzatzeko modua bermatuz. Eliza ez da libre izango harik eta Estatuarekin dituen loturak argi eta erabat eten eta mundu honetako pobre eta baztertuen alde jartzen ez den bitartean.

3.“Laikotasunaren aldeko itunaren” alde egiten dugu, konfesio erlijiosoen eta Estatuaren artekoa. Honek “laikotasunaren estatutua” sortuko luke, botere politikoak zeremonia erlijiosoetan egotea eta haien ekintzak arautuko lituzkeena, sinbolo erlijiosoak espazio publiko zibiletik ezabatuz.

4.Estatuak, gizarte erakundeekin lankidetza markoak finkatzen dituenean, zenbait irizpide kontutan izatea exijitzen dugu: barne jarduera demokratikoa, oinarriak parte hartzea eta gardentasuna. Ondorioz, klerikalismoa eta generoan eta orientazio sexualean oinarritutako diskriminazioa salatzen ditugu, Eliza katolikoan eta beste konfesio batzuetan oraindik indarrean baitira.

5.“Eskolaren laikotasuna” ere babesten dugu, pertsona bere osotasunean prestatzea ahalbidetuko duena, proselitismo eta doktrinatzerik gabe ikastea, sozializazioa eta kulturatzea eta pertsona guztientzako berdintasuna, askatasuna eta prestakuntza kritikoa bezalako printzipioak bere egingo dituena. Aniztasun erlijioso eta kulturala aitortzen dugu eta, ondorioz, salatu egiten dugu erlijio konfesional katolikoa eskolan egotea , bai eskola publikoan zein kontzertatuan.

6.Gizarte sekularizatu eta pluralistaren alde egiten dugu, akonfesionaltasunez demokratikoki antolatua, espazio politikoan interferentzia konfesionalak onartu gabe, ezta pribilejioak ere, gainerako erakundeekiko laido konparatiboak sortzen baitituzte justizia eta berdintasun printzipioetatik. Honetan oinarrituta, Estatu espainiarrak gaur egun Eliza katolikoa finantzatzeko duen sistema salatu egiten dugu.

7.Etikaren autonomia aldarrikatzen dugu gizarte laikoan, Gizarte sekularrari dagozkion esparru guztietan (egitura soziala, politikoa, ekoizpenezkoa, kulturala, zientifikoa…), arrazoi erlijiosoetara jo beharrik gabe hura legitimatzeko. Ondorioz, salatu egiten ditugu hierarkia katolikoaren presioak bere morala inposatzeko etika publikoaren gainetik.

8.Konfesio erlijiosoak komunikabideetan presente egoteari zilegi deritzogu. Baina Espainiako Gotzainen Konferentzia salatzen dugu, Cope katea Adierazpen Askatasuneko eskubidearen izenean egiten ari den gehiegikeria onartezinagatik. Gotzainen Konferentziari haren lerro editoriala errotik aldatzea exijitzen diogu eta Gobernuari irmotasun handiagoa hiritarren eskubideak errespetatuko direla bermatzeko garaian.

Gaur egungo Estatuko gobernua, herriaren burujabetasunaren ordezkari den aldetik, eta konfesio erlijiosoen hierarkiak, Eliza Katolikoarena bereziki, hertsitu egiten ditugu Konstituzioaren espiritua arduraz beregana dezatela, bere 16. Artikuluan 3. paragrafoan dionean “inongo konfesiok ez du izaera estatalik izango”, arestian aipatu dugun espazio laiko eta elkarrizketara irekia ezartzearen alde egiten baitu.

Redes Cristianas, 2008ko irailean



Testua gazteleraz
Testua katalaneraz - balentzieraz
Testua galegoz

Menura itzuli