ccp

ETAren armagabetzea dela eta

Bilbo, Donostia eta Gasteizko gotzainen adierazpenak

 

Kristau Elkarte Herritarrak, Herria 2000 Eliza eta Apaizen Koordinakundea taldeek, Euskal Herrian den Elizaren kideak, ETAren armagabetzearen erabakia gatazka historikoaren kausei eta dimentsioei aurre egiteko aukera garrantzitsu eta erabakigarri bezala baloratzen dugu eta horrela epealdi luze honetan hainbeste biktima eta sufrimenduren eragile izan diren liskar eta indarkeriaren ondorio atsekabegarriak gainditu ahal izateko bide. Itxaropenez eta erabakitasunez begiratu nahi diogu etorkizunari eragindako haustura sozialen jarioa gelditzeko. Baketze eta adiskidetze prozesua bultzatu nahi dugu eta justiziazko eta bakezko jendartera iritsi. Horretarako konbibentziaren, justiziaren eta biktima guztien erreparazioaren aukerak bideratu behar dira. Horixe da euskal jendartearen zati on batek eta pertsona eta talde erlijioso askok espero duguna.

 

Bizi-bizi sentitu izan ditugun gurari hauen aitzinean zeintzuen alde urteetan saiatu izan garen, Bilbo, Donostia eta Gasteizko gotzainen oraintsuko adierazpenak mingarriki frustragarriak izan dira guretzat, eta alderdikoiak, botere zentralarekin lerrokatuak. Sektore baten kokaerak isladatzen dituzte. Ez dituzte beste pertsona askoren sentimendu eta zinezko desioak aintzat hartzen. Gure ustez, Euskal Elizaren erantzukizunak estaltzen dituen erredukzionismoa dira, “euskal gaztediaren erlijiotasunean eta bokazioen ingurumenean ETAren ideologiak izan duen eragin kaltegarria” azpimarratuz. Gaztediaren zati handi batetan gauzatu den Elizarekiko hausturaren arrazoiek izaera sakon eta zabala dute eta Euskal Eliza ere erantzule da horretan.

 

Jendarteak espero duen “erantzun bakarra ETA talde terrorista desegitea dela baieztatzea bere existentzia, beste barik, mehatxua delako” ez dator bat arazoaren larritasunarekin eta hedadurarekin eta gure herriaren gehiengoaren iritziarekin. Beraien aurrekoak izan zirenen baieztapenak gogorarazten dizkiegu gure gotzainei: “Herrialde honen baketzeak berekin barne du, jakina, ETA desagertzea … Baina bakea lortzeko konpondu behar diren arazoak ez dira hor amaitzen. Gure herrian bakea erdiesteko diren zailtasunak ulertzeko eta saihesteko, ezinbestekoa da aspaldidanik datorren beste errealitatea egokiro aztertzea. Denok izan behar dugu irrikatzen dugun eta behar dugun bakearen eragile eta onuradun. Ezein proiektu baztertzailetan tematzeaz oso bestela, herrialde honek behar duena da … proiektu integratzailea”. (Bakea prestatu, Gutun Pastorala, 2002).

 

Horrela, bada, justizian oinarritutako bakearen bilaketan etengabe ahalegindu izan garen gure konpromisoarekin koherenteak izanik, hona, mendekotasun interesaturik gabe eta askatasun ebanjelikoz eta profetikoz aritu daitezen, gotzainei egiten dizkiegun eskariak:

* Euskal Elizako joera guztiekin elkarrizketa zintzoa eta irekia, jarrera hartze alderdikoiak saihestuz.

* Injustizia nabarmenen aurrean izan dituzten isiltasunen autokritika eta gatazkaren konponbiderako tresna gisa, bazterketarik gabe, inplikatutako alde guztien arteko elkarrizketa adeitsu eta lasaia abiatzea, zeinetan denok eragile aktiboak izan beharko genukeen.

* Indarkeria eta injustizia guztien desagertzea eska dezatela, hots, injustizia kultural, politiko, judizial eta polizial (torturak eta tratu txarrak) eta bereziki espetxe politikarenak.

* Aintzat hartu eta aitor ditzatela, dirudienez, konpontzea interesatzen ez den gatazkaren biktima guztiak.

 

Gure aldetik, Euskal Herriko Elizako kide gisa, beti egin izan dugunez, hauxe da eskaintzen duguna:

* Konpondu gabeko gatazka politikoan gauzatu diren injustizien argitze zereginetan kolaboratzeko gure prestutasuna, zeinek memoria, egia, justizia eta erreparazioa dituen ardatz, bakoitzak dagozkion erantzukizunak bere gain hartuz.

* Gure erabateko sostengua eta kolaborazioa etorkizuneko bizikidetza, bakea eta adiskidetzea eraikiz joateko, zintzotasunez eta zinezkotasunez ari diren talde sozial eta politiko guztiei.

* Halaber, instituzioetatiko urratsak eta akordioak sostengatzen ditugu erabateko baketze eta adiskidetze prozesuan aurrerapen positibo eta beharrezko izan daitezen.

 

Nazareteko Jesusen praxi askatzailearekiko leialtasunez, desiratzen dugu Euskal Herrian den gure Elizak, bere erruak aitortu, eta benetako espiritualitate adiskidetzailea bultza dezala eta egia historikoa argitzeko eta biktima guztien aitorpen eta erreparazioa erdiesteko benetako kolaborazioa eskaini dezala, justizian oinarritutako bakea konpromiso eraginkor eta solidarioen bidez eraikitzeko.

 

Arantzazun, 2017–04-02

Kristau Elkarte Herritarrak

Herria 2000 Eliza

Euskal Herriko Apaiz Koordinakundea

Ante el desarme de ETA

y las declaraciones de los Obispos de Bilbao, San Sebastián y Vitoria

 

Comunidades Cristianas Populares, Herria 2000 Eliza y Coordinadora de Sacerdotes, miembros de la Iglesia en Euskal Herria, valoramos la decisión del desarme de ETA como una importante y decisiva oportunidad para afrontar las diferentes dimensiones y causas del conflicto histórico y poder así superar los efectos desoladores de enfrentamientos y violencias generadores de tantas víctimas y sufrimientos a lo largo de este prolongado periodo. Queremos mirar con esperanza y determinación al futuro para restañar las rupturas sociales producidas. Deseamos impulsar un proceso de construcción de la paz y de reconciliación y llegar a una sociedad normalizada en justicia y paz. Para ello es necesario abrir horizontes de convivencia, justicia y reparación con todas las víctimas. Es lo que esperamos gran parte de la sociedad vasca y muchas personas y grupos cristianos.

 

Ante esos deseos vivamente sentidos y por los que hemos trabajado durante años, las recientes declaraciones de los obispos de Bilbao, San Sebastián y Vitoria nos han resultado dolorosamente frustrantes y parciales, alineadas con el poder central. Reflejan las posiciones de un sector. No recogen el sentimiento y deseos sinceros de otras muchas personas. Son, a nuestro entender, un reduccionismo que solapa responsabilidades de la Iglesia vasca subrayando “el influjo nocivo de la ideología de ETA en la religiosidad de la juventud vasca y en el horizonte vocacional”. Las razones de la ruptura con la Iglesia de un amplio sector juvenil son de índole muy profunda y amplia en la que la misma Iglesia vasca es también responsable.

 

Afirmar que “la única respuesta que la sociedad espera es la disolución definitiva de la banda terrorista ETA, porque su mera existencia es una amenaza” no corresponde con la gravedad y amplitud del problema y con el sentir de la mayoría de nuestro pueblo. Recordamos a nuestros obispos lo que sus antecesores afirmaron: “La pacificación de este país entraña, desde luego, la desaparición de ETA… Pero los problemas que es preciso resolver para alcanzar la paz no terminan ahí. Para comprender y sortear las dificultades para la paz en nuestra tierra es preciso enfocar correctamente otra realidad que viene de lejos. Todos hemos de ser artífices y beneficiarios de la paz que necesitamos y anhelamos. Lejos de empecinarse en cualquier proyecto excluyente, este país necesita… un proyecto integrador.”(Carta Pastoral, Preparar la paz, 2002)

.

Por tanto, coherentes con nuestro compromiso en la búsqueda de la paz desde la justicia pedimos a nuestros obispos que, sin dependencias interesadas, desde la libertad evangélica y profética:

  • Promuevan un diálogo honesto y abierto con todas las tendencias de la Iglesia vasca, evitando posicionamientos parciales.
  • Asuman una autocrítica de sus silencios ante flagrantes injusticias y apertura al diálogo sereno y respetuoso, sin exclusiones, entre todas las partes implicadas, como vía de resolución del conflicto, en la que todos y todas seamos agentes activos.
  • Reclamen la desaparición de todas las violencias e injusticias culturales, políticas, judiciales, policiales (tortura y malos tratos) y, en especial, en la política penitenciaria.
  • Tengan en cuenta y reconozcan a todas las víctimas de un conflicto que parece no interesa resolver.

 

Por nuestra parte, como miembros de la Iglesia en Euskal Herria, ofrecemos, como siempre lo hemos hecho:

  • Nuestra disposición para colaborar en el esclarecimiento de las injusticias cometidas en el irresuelto conflicto político lo cual exige la memoria, la verdad, la justicia y reparación asumiendo las respectivas responsabilidades.
  • Nuestro apoyo decidido y nuestra colaboración a todos aquellos colectivos sociales y políticos que trabajen con honestidad y sinceridad para ir construyendo un futuro de convivencia, de paz y reconciliación.
  • También apoyamos los pasos y acuerdos institucionales, para un avance positivo y necesario en el proceso de construcción de la paz desde la justicia y la conciliación.

 

Fieles a la praxis liberadora de Jesús de Nazaret, deseamos que nuestra Iglesia en Euskal Herria, pidiendo perdón por sus culpabilidades, fomente una auténtica espiritualidad reconciliadora y ofrezca su colaboración sincera para clarificar la verdad histórica y conseguir el reconocimiento y reparación de todas las víctimas con compromisos eficaces y solidarios a fin de construir la paz desde la justicia.

 

    Arantzazun 2017-04-02

Kristau Elkarte Herritarrak / Comunidades Cristianas Populares

Herria 2000 Eliza

 Euskal Herriko Apaiz Koordinakundea / Coordinadora de Sacerdotes de Euskal Herria

 
© 2012 Redes Cristianas Suffusion theme by Sayontan Sinha