VII ENCUENTRO DE REDES CRISTIANAS
23 y 24 de octubre de 2021

 

Frai

Aurreko post-ean aipatzen nuen mahai-inguru hori hirugarrenez atzeratu behar izan dugu, abenduaren 12rako utziz, arratsaldeko 7:30etan, Biltzar Nagusien egoitzan, Bilbon, Mazarredoren Zumardian. Eta, zoritxarrez, arrazoia ez da berria: komunioa nola ulertzen den Elizaren hainbat inguru desberdinetan esateak susmoak, beldurrak eta ausardia-faltak sortzen omen ditu.
Batak esango du “ez da komenigarria orain”, besteak esango du “antolatzaileak ez dira fidagarriak”, beste batek, berriz, “nik ez dut neure burua horretarako gai ikusten” (nahiz hainbat titulu eta teologia eduki…).

Azkenean, ahal ditugunekin antolatuko dugu eta nahi dutenak baino ez dira joango, beti bezala. Baina ondo tristea da halako gauza xinple baterako honelako zailtasun handiekin topo egitea.

   
© 2012 Redes Cristianas Suffusion theme by Sayontan Sinha